- lantegiak linean emanen dira azaroaren 3an, 5ean eta 9an, gaztelaniaz eta
euskaraz, eta bi orduko iraupena izanen dute.
- Prestakuntza tokiko ordezkariei, udal-teknikariei, emakumeen mugimendu eta
elkarteei eta era guztietako gizarte- eta ekonomia-eragileri dago bideratuta.
"Kontziliaziorako
Tokiko Itunak" programako genero-berdintasuna sustatzeko ekintzen barnean,
Cederna Garalur Elkarteak emakumeen aurkako indarkeriaren arloko prestakuntzari
eta sentsibilizazioari buruz sei lantegi (dohainik) antolatu ditu.
Saioak
udal-ordezkari politikoei eta udaletako teknikariei bideratuta daude, baita
Nafarroako Mendialdeko emakumeen mugimendu eta elkarteei eta ekonomia- eta
gizarte-eragileei ere; besteak beste, partzuergoei, enpresei, sindikatuei,
mankomunitateei edo guraso-elkarteei.
Prestakuntza bera
da lantegi bakoitzerako: Sei lantegi eginen dira
egun eta ordutegi desberdinetan, parte-hartzea errazte aldera. Saio birtualak izanen dira, azaroaren 3an, 5ean eta 9an, 2 orduko saioak,
gaztelaniaz eta euskaraz. Gaztelaniazko saioak
azaroaren 3an (10:00etatik 12:00etara), azaroaren 5ean (9:00etatik 11:00etara)
eta 9an (12:00etatik 14:00etara) eginen dira. Bestalde, euskarazko saioak, berriz, 16:00etatik 18:00etara izanen dira
azaroaren 3an eta 5ean, eta 15:00etatik 17:00etara azaroaren 9an. Lantegietan gehienez ere 20 lagunek har dezakete parte. Murgibe enpresak bideratuko ditu lantegiak.
Prestakuntza
horren helburu nagusia da indarkeria-kasuak identifikatzeko eta tratu txarren
aurrean erabilgarri dauden baliabideak ezagutzeko behar diren tresnak ematea. Horrez gain, prestakuntza horren bidez, erakunde parte-hartzaileen arteko
loturak sendotzen dira, eta indarkeria-egoeren eta tratu txarren aurrean fronte
komun bat eratzen da.
Prestakuntza-ekintza
horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuen
deialdian txertatzen dira, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatutako
"Kontziliaziorako Tokiko Itunak" programaren barruan.
Argibide gehiago:
·
Raquel Aldaz. Cederna Garalur Elkarteko teknikaria. Tel.:
607678745.
Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es
·
Izena
emateko: Murgibe. Posta elektronika: e.telletxea@murgibe.com.
Telefonoa: 662429368.