- Lantegiak doakoak izanen dira eta indarguneak
ezagutzen eta lehen
sektorearen balioaren berri ematen lagunduko dute.
- Lantegiak lehen sektoreko ekoizpenean, produktuak
eraldatzen eta merkaturatzen diharduten pertsonentzat dira.
- Plazak mugatuak dira eta izen-emateak
info@cederna.es bidez edo 948 20 66 97 telefonora deituta eginen dira.
sektorearen balioaren berri ematen lagunduko dute.
Cederna Garalur Elkarteak lehen sektorean diharduten pertsonak ahalduntzeko lantegiak sustatu ditu, urritik azarora bitartean.
Lantegi horiek Elkartearen beraren “Lehen sektorearen balorizazioa” izeneko proiektuaren barnean sartzen dira, tokiko nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreak Nafarroako Mendialdeko herrien tokiko ekonomian duen garrantziari balioa emateko eta elikadura aberatsa eta osasungarria lortzeko.
- Urriaren 18an eta 25ean: Elizondo (Arizkuenea)
- Urriaren 19an eta 26an: Lesaka (Cederna Garalur, Alkaiaga)
- Urriaren 20an eta 27an: Lekunberri (Larraungo Udaletxea)
- Urriaren 21ean eta 28an: Arbizu (Cederna Garalur)
- Arazoaren 2an eta 9an: Zangoza (Vallesantoro)
- Arazoaren 4an eta 11n: Auritz (kultur Etxea)
- Arazoaren 8an eta 15ean: Irunberri (Beneditarrak)
- Arazoaren 22an eta 29an: Burgi (Gu Pirinioa)
Gainera, aipatutako aurrez aurreko saio horiek online saio pertsonalizatua bidez osatuko dira, parte-hartzaile bakoitzaren ekintza-plana sustatze aldera.
Izena emateko idatzi info@cederna.es helbidera
edo deitu 948 20 66 97 telefonora.
“Lehen sektorearen balorizazioa” izeneko
proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENFren
finantziazioa du, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programaren
bidez.