Buscar en este blog

jueves, 5 de noviembre de 2015

'EUROSCOLA' LEHIAKETA ETA 'ERASMUS+' BEKAK LHko IKASLEENTZAT

INFORMAZIO ALERTA (o) INFORMAZIO OHARRA. 2015/11/4 (o, 2015eko azaroaren 4a). 'EUROSCOLA' LEHIAKETA ETA 'ERASMUS+' BEKAK LHko IKASLEENTZAT


Hemen da, beste urte batez, Euroscola lehiaketa.
Espainiaren 30 urte Europar Batasunean (1986-2016)
Hemen da, beste urte batez, Euroscola! Aurtengoa Euroscola lehiaketaren XXII. urtea da; hezkuntzaren aldeko, eta gazteenak Europaren gaurkotasuneko gaietara hurbiltzearen aldeko apustu irmoa. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
DBHko (3. eta 4. maila), batxilergoko nahiz erdi-mailako lanbide-heziketako ikasleentzako eta irakasleentzako lehiaketa honen gaia Espainiak Europar Batasunean daramatzan 30 urteak (1986-2016) izanen da.
Deialdiaren xedea da parte hartuko duten taldeekin hausnartzea Espainia 1986an Europar Batasunean sartuz geroztik izan duen eraldatze-prozesuaren inguruan, pentsamolde kritikoa bultzatzea, lortutakoa baloratzea, eta aurrera begirako desafioak eta erronkak analizatzea.
Lehiaketan parte hartzeak aukera ematen du curriculumean, zeharkakotasunez, Europan gaurkotasuna duten gaiak txertatzeko, eta Euroscola Programan parte hartzeko, EB osoko ikaslerekin eta irakaslerekin batera, Europako Parlamentuak Estrasburgon duen egoitzan. Horiez gain, bidaiarako diru-laguntza ere ematen du.
SARIAK
Aurtengo lehiaketak 15 Euroscola sari izanen ditu: 10 maila orokorrerako, eta 5 lehiaketako ingeleseko bertsiorako.
Talde irabazle bakoitzak (10 ikasle eta irakasle bat)bere ikastetxeko 14 ikasle eta irakasle bat gonbidatu ahal izanen ditu programan parte hartzera.
PROBAK
Sari gehiago edukitzeaz gain, aurtengo lehiaketa arinagoa eta malguagoa da: lehiatzaileek blog bat garatu beharko dute, eta horretan Espainiak EBn eman dituen 30 urteei buruzko proiektuak jaso beharko dituzte, lehiaketako oinarrietan adierazitako baldintzak kontuan hartuta (ikus web-orria).
Taldeen lan-egutegia librea da, eta beti irakasle baten gainbegirada pean izanen da. Blogak bidaltzeko muga-eguna 2016ko apirilaren 6a da.
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta, ahal baduzue, bi irakaslek taldea osatzea hainbat hizkuntzatan parte hartzeko. Izena emateko epea dagoeneko zabalik!
Argibide gehiago eta izena ematea: www.euro-scola.com
Lehiaketaren oinarriak:


Europar Batasuneko enpresetan prestakuntza lantzeko egonaldietarako bekak.2016/17 ikasturtea.Epea:2015/12/2
Deitzailea: Nafarroako Gobernua
Norentzat: Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxe publikoetako erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako ikasleentzat.
Epea: 2015/11/2tik 2015/12/2ra
Azalpena:
Beka horiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak SEPIEra (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) aurkezten dituen mugikortasun-proiektuen barnean kokatzen dira, parte hartzen duten LHko ikasleek eta irakasleek enpresetan ematen dituzten egonaldiek sortutako garraio-, ostatu- eta mantenu-kostuen zati bat diruz laguntze aldera.
Argibide gehiago:

---