Hemen da, beste urte
batez, Euroscola lehiaketa.
Espainiaren
30 urte Europar Batasunean (1986-2016)
Hemen da, beste urte batez, Euroscola! Aurtengoa Euroscola lehiaketaren XXII. urtea da;
hezkuntzaren aldeko, eta gazteenak Europaren gaurkotasuneko gaietara
hurbiltzearen aldeko apustu irmoa. Izena emateko epea dagoeneko zabalik
dago.
DBHko (3. eta 4. maila), batxilergoko nahiz erdi-mailako
lanbide-heziketako ikasleentzako eta irakasleentzako lehiaketa honen gaia
Espainiak Europar Batasunean daramatzan 30 urteak (1986-2016) izanen da.
Deialdiaren xedea da parte
hartuko duten taldeekin hausnartzea Espainia 1986an Europar Batasunean
sartuz geroztik izan duen eraldatze-prozesuaren inguruan, pentsamolde
kritikoa bultzatzea, lortutakoa baloratzea, eta aurrera begirako desafioak
eta erronkak analizatzea.
Lehiaketan parte hartzeak
aukera ematen du curriculumean, zeharkakotasunez, Europan gaurkotasuna
duten gaiak txertatzeko, eta Euroscola Programan parte hartzeko, EB osoko
ikaslerekin eta irakaslerekin batera, Europako Parlamentuak Estrasburgon
duen egoitzan. Horiez gain, bidaiarako diru-laguntza ere ematen du.
SARIAK
Aurtengo lehiaketak 15 Euroscola sari
izanen ditu: 10 maila orokorrerako, eta 5 lehiaketako ingeleseko
bertsiorako.
Talde irabazle bakoitzak
(10 ikasle eta irakasle bat)bere ikastetxeko 14 ikasle eta irakasle bat
gonbidatu ahal izanen ditu programan parte hartzera.
PROBAK
Sari gehiago edukitzeaz
gain, aurtengo lehiaketa arinagoa eta malguagoa da: lehiatzaileek blog bat
garatu beharko dute, eta horretan Espainiak EBn eman dituen 30 urteei
buruzko proiektuak jaso beharko dituzte, lehiaketako oinarrietan
adierazitako baldintzak kontuan hartuta (ikus web-orria).
Taldeen lan-egutegia
librea da, eta beti irakasle baten gainbegirada pean izanen da. Blogak
bidaltzeko muga-eguna 2016ko apirilaren 6a da.
Parte hartzera animatu
nahi zaituztegu, eta, ahal baduzue, bi irakaslek taldea osatzea hainbat
hizkuntzatan parte hartzeko. Izena emateko epea dagoeneko zabalik!
Lehiaketaren oinarriak:
|