Cederna Garalur
Elkarteak "Etxean, etxekoa" kanpaina abiarazi du lehen sektoreak
Nafarroako Mendialdean egiten duen lanari balioa emateko. |
|
|
|
COVID-19 pandemiak eragindako
garai zailetan agerian geratu da lehen sektoreak eguneroko bizitzan duen
garrantzia, elikagai osasungarri, nutritibo eta aberatsez hornitzen
baikaituzte etengabe. Hala ere, batzuetan, gure errutinarako hain beharrezkoa
den lehen sektoreko lana ez da behar bezala aitortzen. Horregatik, Cederna Garalur Elkarteak
"Etxean, etxekoa" kanpaina jarri du martxan, Nafarroako Mendialdean
lehen sektorean diharduten langileei gizartearen aurrean balioa emateko. Kanpainak tokian tokiko produktuak
erostea kontsumo mota logiko eta naturalena dela defendatzen du, gure
erkidegoan inbertitzeko eta lehen sektoreko lerro ezberdinek egiten duten lan
bikaina eskertzeko aukera ematen digulako. Horregatik, etiketa bat diseinatu da
tokiko establezimenduetan Nafarroako Mendialdeko eskualdeetatik datozen
produktuak identifikatzen laguntzeko, eta horien kontsumoa sustatzeko.
Elkarteak kanpainaren berri emateko zabalkunde handia egingo du prentsan,
irratian, sare sozialetan eta kartelen bitartez. Hori izango da "Lehen
Sektorearen Balorizazioa" proiektuaren barruan aurreikusitako
ekintzetako bat. Ekimenaren helburua izanik lehen sektoreak
landa-inguruneetan enplegua sortzeko, gure herrietan merkataritza sustatzeko
eta elikadura aberats, osasuntsu eta arduratsu baten alde egiten duen lana
aitortzea. Herritarrak kontzientziatzeaz gain,
proiektuak lehen sektorean lan egiten duten pertsonak eta taldeak
kontzientziatu nahi ditu. Horretarako, Cederna Garalurrek hainbat saio
antolatu ditu, parte-hartzaileek beren produktuei eta jarduerei buruz gogoeta
egiteko, beren lanak gure ingurunean, landa- zein hiri-ingurunean, duen
balioa eta eragina aldarrikatzeko estrategiak garatuz. “Lehen Sektorearen Balorizazioa” izeneko
proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENF funtsen
finantziazioa jasotzen du, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako
Programaren (LGP) bidez. Informazio gehiago: · Nahikari
Uriarte. Cederna Garalurreko teknikaria. nuriarte@cederna.es, 600435953 |