Páginas

lunes, 11 de octubre de 2021

🚜Cederna Garalur Elkarteak lehen sektoreko langileen balioa handitzeko lantegietan izena emateko deialdia ireki du.

  • Lantegiak doakoak izanen dira eta indarguneak ezagutzen eta lehen
    sektorearen balioaren berri ematen lagunduko dute.
  • Lantegiak lehen sektoreko ekoizpenean, produktuak eraldatzen eta merkaturatzen diharduten pertsonentzat dira.
  • Plazak mugatuak dira eta izen-emateak info@cederna.es bidez edo 948 20 66 97 telefonora deituta eginen dira.

Cederna Garalur Elkarteak lehen sektorean diharduten pertsonak ahalduntzeko lantegiak sustatu ditu, urritik azarora bitartean.

Lantegi horiek Elkartearen beraren “Lehen sektorearen balorizazioa” izeneko proiektuaren barnean sartzen dira, tokiko nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreak Nafarroako Mendialdeko herrien tokiko ekonomian duen garrantziari balioa emateko eta elikadura aberatsa eta osasungarria lortzeko.

 Hasteko, Cederna Garalur Elkarteak hainbat ahalduntze-tailer programatu ditu, lehen sektorearen ekoizpenean, eraldaketan eta merkaturatzean lan egiten duten pertsonei bideratuta, beren produktuari buruzko gogoeta egiteko eta produktuari balioa emateko, merkatu-estrategia gisa.

 Lantegiek aurrez aurrekotasun formatu hibridoa izanen dute. Launa orduko aurrez aurreko bi saio izanen dira; 9:30etik 13:30era. Saio horiek udalerri hauetan eginen dira:

  • Urriaren 18an eta 25ean: Elizondo (Arizkuenea)
  • Urriaren 19an eta 26an: Lesaka (Cederna Garalur, Alkaiaga)
  • Urriaren 20an eta 27an: Lekunberri (Larraungo Udaletxea)
  • Urriaren 21ean eta 28an: Arbizu (Cederna Garalur)
  • Arazoaren 2an eta 9an: Zangoza (Vallesantoro)
  • Arazoaren 4an eta 11n: Auritz (kultur Etxea)
  • Arazoaren 8an eta 15ean: Irunberri (Beneditarrak)
  • Arazoaren 22an eta 29an: Burgi (Gu Pirinioa)

Gainera, aipatutako aurrez aurreko saio horiek online saio pertsonalizatua bidez osatuko dira, parte-hartzaile bakoitzaren ekintza-plana sustatze aldera.

Izena emateko idatzi info@cederna.es helbidera edo deitu 948 20 66 97 telefonora.

“Lehen sektorearen balorizazioa” izeneko proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENFren finantziazioa du, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programaren bidez.